Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Eibar Lehen Mailakoa da!

Talde armagina maila gorenera itzuli da jaitsiera baino urtebete geroago

Emakumezkoen Eibar Lehen Mailako talde berria da Lehen Maila RFEF Ligako azken jardunaldian lortutako igoerari esker.
Granadan lortutako berdinketak eta azken jardunaldiko gainerako emaitzek igoera eman diote Eibarri, maila nagusitik jaitsi eta urtebetera.
Eibar 2019-2020 denboraldian igo zen Ohorezko Mailara. Taldeak bi denboraldi eman zituen maila gorenean eta 2022an behera egin zuen.
Datorren denboraldian Eibarrek bosgarren denboraldia izango du maila gorenean, 2009 eta 2011 artean emakumezkoen Superligan parte hartu baitzuen.