Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bartzelonaren aurka aurpegia eman arren, punturik gabe geratu da Eibar

Eibarrek aurpegia eman du FC Barcelonaren aurka, partidu serio eta landua jokatu du baina Messiren golek, penaltiz lehena eta korner batean buruz bigarrena, punturik gabe utzi dute.

Gaizka Garitanok euste-partidu bat planteatu zuen, non jokalari guztien defentsako lana behar-beharrezkoa izango zen Messi-Neymar-Luis Suárez hirukotea kontrolpean izateko eta Jaimeren aterunzko hurbilketak geldiarazteko.

Nahiz eta baloiaren jabetzari dagokionez culeak nagusi izan, kataluniarrek ez diote Eibarri minik egitea lortu, lan gogorra egiten ari zena jokoan arreta maximoa ipinita.

 

Baloia euskaldunen area barrura iritsi den lehen aldian, epaileak penaltia adierazi du, aldaratze baten ondoren baloiak Ekizaren eskua jo duelako. 31. minutua zen eta Leo Messik markagailua ireki du baloia sare barrura bidalita.

 

Messik berak sartu du blaugranen bigarren gola 55. minutuan, korner jaurtiketa bati burukada batez erantzunda.

 

Partidua maldan gora jarri bazaie ere, Eibartarrek lanean jarraitu dute, oraindik ere posible zela sinetsiz nahiz eta FC Barcelona nagusi zen.

 

Azken minutuetan Eibarrek sakontasun gehiagoz jokatzea lortu du eta 88. minutuan Piovaccarik hanketan izan du 1-2koa, baloia langara bidali duenean.

 

Nahiz eta Eibarrek zortzigarren porrota duen jarraian, jarraitzaileak gogotsu aritu ziren partida osoan zehar eta honen amaieran txalo zaparrada eskaini zioten taldeari.

 

Hamaikakoak:

SD Eibar: Jaime; Bóveda, Ekiza, Raúl Navas, Lillo, Didac Vila (Boateng, min.76); Errasti (Capa, min.58), Borja, Javi Lara; Sául y Manu (Piovaccari, min.69).

FC Barcelona: Claudio Bravo; Montoya, Piqué, Bartra, Adriano; Rafinha, Rakitic (Xabi, min.62), Sergi Roberto; Messi, Luis Suárez y Neymar (Pedro, min.70).

Golak: 0-1, min.31, Messi, penaltiz. 0-2, min.55: Messi, korner bati buruz erantzunda.

Epailea: Del Cerro Grande (Komite madrildarra). Borja Ekizari txartel horia erakutsi zion eta ezingo du datorren partidua jokatu.

Gertakariak: 5.439 ikusle Ipuruan. Giro paregabea zelaian, euri-jasak momentu batzuetan.