Skip to main content
EU
Kluba

Gaurtik aurrera sarreren online salmenta zerbitzua eskainiko du Eibarrek

Eibar Kirol Elkarteak sarreren online salmenta zerbitzua eskainiko du gaurtik aurrera, Ipuruan jokatuko diren partiduetarako.

Zerbitzu berri hau gaur jarri da martxan eta datorren ostiraleko partidua izango da salgai jarri dugun lehena, Espanyolen aurka jokatuko dena 20:45tan.

Sarrerak internet bidez erosi ahal izateko beharrezkoa izango da www.sdeibar.com taldearen web orri ofizialean "sarrerak" esteka klikatzea, non online salmentarako plataformaren link-a aurkituko duzuen, eta baita erosketa aurrera nola eraman azaltzen duten izapide eta ohiko galderak ere.

Datorren ostiraleko partidurako sarrerek, 20 euro (ekialde eta mendebalde tribunak) eta 30 euroko (ipar eta hego tribunak) prezioak izango dituzte.