Skip to main content
EU

Eibarrek outleta irekiko du ekainaren 15etik 30era bitarte, pasa den denboraldiko soberakinak saltzeko

Eibar Kirol Elkarteak outleta irekiko du ekainaren 15etik 30era bitarte, Ifarkale kaleko lokal batean, deskontu handiak (%70 inguru) izango dituzten pasa den denboraldiko arropak saltzeko asmoz.

Lokala, Ifarkaleko 4. zenbakian kokatua (Solozabal izandakoa, eta geroago Distrito 21), astelehenan irekiko da, hilak 15, 16:00tik 20:00ra, astelehenetik ostiralera, ekainaren 30era arte edo stock guztia saldu arte.

Hummel markako arropa guztia jarriko da salgai, bai Askasibar dendan dagoena eta baita lehen taldeak zein oinarrizko taldeek erabili ez dituzten jantziak ere: jertseak, txandalak, txamarrak, galtzak, elastikoak, galtzerdiak, etab. 

Salgai jarriko diren arropa guztiak lehen eskukoak dira, inoiz erabili gabeak alegia.