Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Ipar Tribuna irekitzeko behin betiko baimenaren zain, sarrerak salgai jarri ahal izateko

Eibar Kirol Elkartea Eusko Jaurlaritzaren baimenaren zain dago, datorren igandean Ipar Tribuna berria bere osotasunean inauguratze aldera, eta Athletic Club-en aurkako partidarako sarrerak lehen bait lehen salgai jartzeko helburuarekin.

Bere aldetik, Kluba obraren azken txukunketak egiten ari da, Ipar Tribuna igandean inauguratua izateko prest egon dadin.

Behin Klubak Eusko Jaurlaritzako Joko eta ikuskizunen sailaren baimena jasotzen duenean, Eibarko udalak datorren igandeko partiduan Ipar Tribuna bere osotasunean irekitzea baimenduko du.

Tribuna berriaren irekierarekin Ipuruak 1.200 eserleku berri izango ditu, honela, 6.300 ikuslerentzako tokia izango du hemendik aurrera armaginen estadioak.