Skip to main content
EU
Kluba

Eibarren kadeteen taldeak lagunarteko partidu bat jokatuko du talde japoniar baten aurka abuztuaren 30an

SD Eibarren Kadete Liga Vasca taldeak Kashiwa Reysol talde japoniarraren aurka jokatuko du abuztuak 30 igandean.

Talde japoniarrak bira bat egiteko asmoa du Euskadin, non euskal harrobiaren talde garrantzitsuenen aurka jokatuko duen, horien artean, BBVA Ligan dauden Klubak: Athletic Club, Real Sociedad eta SD Eibar.

Norgehiagoka abuztuaren 30an, igandea, 12:00an jokatuko da, Unbeko udal instalakuntzetan.

Kashiwa Reysol japoniako Lehen Mailako talde bat da, harrobia lantzeagatik ezaguna dena, eta lehen taldean harrobiko jokalari ugari dituena. Japoniako ligako azken partidan, harrobiko zazpi jokalari izan ziren titular.