Skip to main content
EU
Kluba

Eibho, SD Eibar-ko patrozinatzaile nagusi bezela aurkeztua

SD Eibar eta Eibho enpresako ordezkariek sinatu dute gaur kontratua Ipuruan, non zehazten den Eibho izango dela SD Eibar-ko patrozinatzaile nagusia eta taldeak bere izen eta logotipoa eramango duen lehenengo taldearen kamiseta aurrekaldean

SD Eibarrek eta Eibhohok akordio bat sinatu dute non zehazten den Eibho izango dela SD Eibarreko lehen taldearen babesle nagusia. Gaurko ekitaldian, Eibhoren izenean, Anastasio Sacedo Eibho enpresako Administrazio Kontseiluko presidentea eta Asier Sacedo enpresako CEO-ak parte hartu dute. SD Eibarretik Amaia Gorostizak, Klubeko presidenteak, parte hartu du.

Sinaduraren ondoren, Zaldibarren finkatuta dagoen konpainia babesle nagusia izango da 2022-2023 denboraldirako. Igande honetatik aurrera, Ponferradinaren aurkako partidan, Eibho marka gizonezkoen lehen taldearen elastikoen aurrealdean egongo da ikusgai.

Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidentea "ilusio handiz" agertu da. "Balioetan oso antzekoak gara". "Bertako enpresak gara, nahiko txikiak, baina pentsamendu globalak eta etorkizunerako proiekzioak dituztenak". SD Eibarreko presidenteak nabarmendu duenez, "Lankidetza hau oso emankorra izan daiteke bi aldeentzat, eta pozik gaude gure izenak elkartuta eramateaz". Bestalde, Asier Sacedo Eibhoko CEOak azpimarratu du akordio oso garrantzitsua dela. "Ilusio handia dugu hasi dugun etapa berri honekin". "Gure marka eta SD Eibarrena uztartzea oso garrantzitsua izango da, balio asko partekatzen baititugu, hala nola talde-lana, dedikazioa, ahalegina, gauzak desberdin egiten saiatzea desberdinak izateko ". Ildo horretan, "Apustu oso ona izango dela uste dugu", azpimarratu du.

 

Eibho Architectural Solutions

Eibho, Aluminios Eibar enpresaren bilakaera da. Duela 25 urtetik hona eraikuntza, arkitektura, etxe eta bulegoen sektorera bideratutako sistemak eta irtenbideak fabrikatzen eta banatzen ditu. Enpresa eraldaketa-une batean dago, bere irudia aldatzeaz gain, balio-proposamena zabaltzen du, bere prozesuak, tresnak eta lantaldea estrategikoki hobetuz. Horri esker, kontsumo jasangarrira eta ekonomia zirkularrera bideratutako irtenbideen ikerketan eta garapenean oinarritutako proiektu berriei ekin ahal izan diete.

 

Sobre Eibho – www.eibho.com

Jatorrizko izenaren zati bat gordetzen duen identitate berri bat, EI (Eibar), eta bere hiru dibisio nagusien inizialekin osatzen dena: «B» building, «H» home eta «O» office. Bilakaera horrek izena eta irudia aldatzea baino askoz gehiago dakar, eta Eibarko ATEC: laguntza Teknikoko Zerbitzua, sustatzaileei, arkitektoei, ingeniaritzei eta bezeroei zuzendua dago

Konpainiak eraikuntza-sistemetara eta egungo araudietara egokitutako soluzio integralak eskaintzen ditu, merkatuan kalitate handiko produktu batekin eta hurbiltasuneko aholkularitza batekin bereiziz.

Proiektuek gero eta eskakizun tekniko eta ekonomiko handiagoak dituzte, eta modu bereizgarrian eta ingurumen-iraunkortasuneko estandar berrien arabera egin behar dira. Zentzu horretan, Eibhok 1.800 m2-ko zentro bat izango du 2023ko urtarriletik aurrera Berrizen (Bizkaia), baita Gijon, Kantabria eta Errioxako ordezkaritzen showroom-ak ere, dagoeneko operatiboak, non eraikuntza- eta produktu-soluzioei buruzko erakusketa eta aholkularitza eskaintzen dituen. Gainera, sektoreko egungo eta etorkizuneko profesionalak prestatuko ditu, eta eraikuntzaren balio-kate osoaren topagune izango da. Eibhok aluminioaren aldeko apustua egiten du, iraunkortasuna, erresistentzia eta aldakortasuna oinarri hartuta, edozein motatako proiektuei ekitea ahalbidetzen baitute. Horregatik, I+G+Bn espezializatutako erakundeekin ere lan egiten du, sektorearen egungo eta etorkizuneko eskaerei (deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna) irtenbidea emango dieten produktu berriak garatzeko helburuarekin.