Skip to main content
EU

Eibarren ausardiak ez du saririk lortu Realaren aurka (0-1)

Armaginak gogotik ahalegindu dira, bainaIsaken golak lehia erabaki du

Eibarrek porrota jaso du Realaren aurka Ligako 32. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute bolada txarrari amaiera eman Gipuzkoako derbian. Isakek aurretik jarri ditu txuri-urdinak lehen zatian. Bigarren zatian berdinketaren bila aritu dira eibartarrak, baina euren ahaleginak ez du saririk izan eta beste porrot bat jaso dute.

Partida orekatua izan da lehen minutuetan. Mendilibarren taldea txuri-urdinen baloi irteera estutzen saiatu da. Bryan Gilek taldearen lehen aukera izan du banakako jokaldi batean baina Remiro adi egon da. Sentsazio onak izan arren, 26. minutuan, Isakek txuri-urdinak aurreratu ditu korner batean.

Bigarren zatian, armaginek euren bertsiorik onena atera dute berdinketaren bila. Taldeak bere ohiko jokoa egin du kontrako zelaian, eta Realak metroak atzera egin ditu area defendatzeko. Diopek saiakera egin du hasi eta berehala. Minutu batzuk geroago, Kike Garciaren burukada bat kanpora joan da gutxigatik. Isakek, bien bitartean, errenta handitu ahal izan du kontraerasoan.

Azken txanpan, Mendilibarren mutilek txuri-urdinak setiatu dituzte, joko ausarta eta ezaguna eginez. Taldeak partidako aukerarik onenak izan ditu neurketa berdintzeko. Lehenik abagune hirukoitza batean, 76. minutuan. Eta azkenik, Arbillaren falta jaurtiketa baten bitartez. Bietan baina Remiro azaldu da armaginen arriskua urruntzeko.