Lehen Emakumezkoen Taldea
Eibarrek urtebete luzatu dio kontratua Sergi Enrichi
Menorcako aurrelariak 2018ko ekainera arte jantziko du armaginen elastikoa
Bi denboraldirako kontratuarekin iritzi zen maiatzean Sergi Enrich talde armaginera eta gaur, kontratua beste denboraldi baterako luzatzea adostu dute Klubak eta jokalariak. Horrenbestez, 2018ko ekainera arte jarraituko du Enrichek Eibarren.
Jokalari garrantzitsua da, Klubak aintzat hartzen duena. Beraz, bi aldeak daude gustura akordio berriarekin. Enrich Ciutadellan, Menorcan, jaio zen duela 25 urte, eta Eibarrekin 1.396 minutu jokatu eta 6 gol egin ditu.