Kluba
Eibarrek lehen taldeko lan saioak bertan behera utzi ditu alarma egoerak irauten duen bitartean
Klubeko beste talde guztiek joan den astean utzi zituzten lan saioak bertan behera
Eibarrek gizonezkoen lehen taldeko lan saioak bertan behera uztea erabaki du, COVID-19 dela-eta ezarritako alarma egoera dela-eta.
Lehen taldeko jokalari armaginak beraien etxeetan egon beharko dute, eta Klubeko lan-taldeak ariketa fisikoak egiteko zenbait aholku emango dizkie.
SD Eibarrek egoeraren nondik norakoak jarraitzeko batzorde berezia antolatu du, eta egoeraren arabera hartu beharreko neurri egokienak hartuko ditu.