Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek ezin izan dio jarraipena eman bolada onari (0-2)

Armaginek ez dute punturik batu denboraldiko azken derbian

Eibarrek ezin izan du punturik eskuratu Osasunaren aurka Ligako 33. jardunaldian. Armaginek ezin izan diote jarraipena eman azken partidatako bolada onari eta helburua behin betikoz betetzeko aukera paregabe galdu dute. Ruben Garcíak egindako bi golek erabaki dute euskal derbia.

Hasi eta berehala, talde gorritxoa markagailuan aurreratu da falta baten bitartez. Garcíak maisuki gainditu de giza-hesi eibatarra eta Dmitrovicek ez du ezer egiterik izan. Mendilibarren mutilek berdinketa egiteko aukera paregabea izan dute jarraian. Pedro Leon ezkerrez ahalegindu da Sergio Herrera gainditu eta gero, baina baloiak ez du ateko norabidea hartu.

Bigarren zatian, armaginek berdinketa bilatu dute gogo betez. Taldeari kosta egin zaio ohiko jokoa egitea, baina hegaletatik sortutako aukeratuko batean, Kike Garcia banakoa egitetik gertu egon da. Cotek bikain erdiratu du area barrura eta aurrelariaren errematea Sergio Herrerak atera du hala nola.

Zoritxarrez, hurrengo jokaldian Osasunak bigarren gola egin du kontraerasoan. Horrek Eibarrek amaieran egin zezaken azken ahalegina zapuztu du. Hiru puntuak gorritxoentzat izan dira. Taldeak aukera berria izango du datorren astelehenean Sevilarren etxean.