Lehen Emakumezkoen Taldea
Eibarrek eta Jordi Ferronek batera ez jarraitzeko erabakia adostu dute
Klubak Ferronen profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu
SD Eibarrek eta Jordi Ferronek euren bideak banatzeko erabakia adostu dute. Duela hiru hilabete iritsi zen prestatzaile kataluniarra Eibarrera, Iberdrola Lehen Maila bukatzeko sei jardunaldiren faltan, baina tamalez ezinezkoa izan da maila eustea.
Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Ferroni hilabete hauetan erakutsitako prestasun, konpromiso eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa dio etorkizunean.