Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar Urko igoera lortzeko lehiatuko da

Bigarren filialak ez du porrotik jaso geldialdiaren ostean

Eibar Urko Hirugarren Mailara igotzeko lehiatuko da denboraldiko bigarren fasean. Filial armaginak lehen postua lortu du fase erregularrean eta igoera kanporaketez osatutako play offean jokatuko du.

Iñigo Perezek entrenatutako jokalariak Gipuzkoako Ohorezko Erregionaleko II. Multzoko liderrak izan dira 18 punturekin. Armaginek 21 gol sartu eta 5 jaso dituzte zazpi neurketetan.

Orain denboraldiko zatirik zailenari aurre egin beharko diote igoera play offarekin. Eibartarrek hiru oztopo gainditu beharko dituzte kanporaketa moduan, maila honetako talderik indartsuenaren saria jaso eta igoera lortzeko. Horretarako, CD Vitoria Bigarren RFEFera igo beharko da aurretik.

Lehen oztopoa Zarautz izango dute, I. multzoko laugarren sailkatua. Joaneko partida Astin izango da maitzaren 9an, eta itzulikoa, aldiz, Unben maiatzaren 16an.