Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar sari gabe gelditu da Pizjuanen (1-0)

Amaierara arte ahalegindu badira ere, armaginek ezin izan dute punturik gehitu

Eibarrek ezin izan du punturik gehitu Sevillaren aurka Ligako 34. jardunaldian. Armaginek bikain lehiatu dute neurketa baina ez dute saririk lortu amaieran. Ocamposek bigarren zatian egindako golaren ondorioz, eibartarrek arriskatu egin behar izan dute norgehiagokaren amaieran eta gertu izan dira goletik. Kike Garcíak zutoinera errematatu du minutu gehigarrietan.

Mendilibarren mutilek bikain hasi dute norgehiagoka. Abagune garbirik izan ez badute ere, aurkako zelaian jokatu dute lehen ordu erdian. Atsedenaldia gertu zela, Sevillak aurrera egin du eta lehena egitetik gertu egon da. Dmitrovicek geldiketa paregabe egin behar izan du korner batean Diego Carlosen errematea gelditzeko.

Bigarren zatia, lehenaren antzera hasi da. Eibarrek une onak izan ditu, baina ez du aukera garbirik izan lehen minutuetan. Sevillak, ordea, izan duen gutxienetako batean sare barrura bidali du. Ocamposek bigarren zutoinean errematatu du eskuin hegaletik jasotako erdiraketa eta huts eta batekoa ezarri du markagailuan.

Horrek Eibarren erantzuna behartu du. Aldaketak direla medio, eibartarren minutu onenak iritsi dira berdinketaren bila. Mendilibarren mutilak Sevilla bere zelain sartu dute eta amaierara arte aukerak izan dituzte gola egiteko.

Garbienak minutu gehigarrietan iritsi dira. Neurketako azken jokaldian Kike García bakarrik gelditu da Vacliken aurrean baina bere jaurtiketa zutoinean jo du. Jokaldi berean Vaclik min hartuta zelaia utzi behar izan du.

Ocamposek bere lekua hartu eta norgehiagokako protagonista bilakatu da. Izan ere, azken jokaldian, area barruan izandako bigarren baloi batean, Dmitrovicek hiru zutoinen artae errematatzea lortu du eta argentinarrak geldiketa bikaina egin du eta hala, Eibar punturik batu gabe gelditu da.