Skip to main content
EU
Kluba

Eibar KE ONCEko 5,5 milioi kupoitan

Bere 75. Urteurrenean eta abenduaren 30an zozketatuko dena

Eibarren, 2015ko abenduaren 17an (ONCE).- Datorren abenduaren 30eko, asteazkeneko kupoia Eibar KE-ri eskeini dio ONCEk, bere 75. urteurrena dela eta. Hori dela eta irudia estatu mailan salgai jarriko diren 5,5 milioi kupoitan agertuko da.

Kupoia Eibarreko Udaletxean aurkeztu du Miren Valero, Eibarko ONCEren Ajentziako zuzendariak, zeinek azpimarratu duen “behin berriz ONCEk gure gizarteko ekimen azpimarragarrienak aintzat hartzen jarraitzen du, eta horren adibidea de kupoi hau. Eta honen bitartez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gure joku produktuak erosten guregan konfidantza erakusten duten hiritarrei, izan ere horri esker gure afilitauei zerbitzuak eskeintzen jarraitzen dugulako”. Horrekin batera Valerok ere adierazi du egun arte aurten ONCEk Euskadin 16 milioi euro banatu dituela saritan.

Aurkezpenean ere hartu dute parte Miguel de los Toyos Eibarko Alkateak; Jon Arregi Eibar KE Fundazioaren arduradunak; eta Mikel Larrañaga Eibar KE-ko Zuzendaritzako kideak.

ONCEren Eguneroko Kupoiak 1,5 euroren truke 35.000 euroko 55 sari banatzen ditu bost zifrak asmatuz gero. Horrez gain, bezeroak 0,5 euroren truke ere seriea jokatzen badu 25 urtean hilabetero 3.000 euroko “Ordainsaria” gehitu dezake.  Nahiz eta kupoi hau salgai egongo den estatu mailan hilaren 23tik aurrerantzean, gaur bertan salgai jarriko da Eibar, Elgoibar eta Ermuan ere. Honekin batera ere salgai dago 2016ko urtarrilaren 1eko Gabonetako Zozketaren kupoiak. 10 euroren truke 44 milioi euroko sariak ere banatuko dituenak.

ONCEren produktoak 21.000 ajente saltzaileen eskutik eros daitezke. Haien esku Salmenta Gune Terminalearen bidez bezeroak nahi duen zenbakia aukera dezake. Horrez gain, ONCEren jokuaren web ofizialean ere jaso daitezke (www.juegosonce.es), baita baimendutako establezimendutan ere.