Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarko bi jokalari euren selekzioen kontzentrazioetan dira

SD Eibarren jokalariak diren Eddy Silvestre (Azerbaiyan) eta Izet Hajrovic (Bosnia-Herzegovina), euren selekzioen kontzentrazioetan dira, datozen egunetan 2016ko Eurokoparako sailkapen faseko partidak jokatzeko asmoz.

Eddy Silvestre, Roquetas del Mar-en jaio zen (Almería) baina herritartasuna Azerbaiyangoa du, bere amarena alegia. Ostegunean (18:00) Kroaziaren aurka jokatuko du Bakún eta igandean (18:00) Maltaren aurka Mdinan, H multzoko 7. eta 8. jardunaldiak izango direnak.

B multzoaren 7. eta 8. jardunaldietan, Hajrovic-ek, Eibarren azken fitxaketa denak, ostegunean (20:45) Belgikaren aurka jokatuko du Bruselasen eta igandean (20:45) Andorraren aurka Sarajevon.