Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Datorren partiduan pentsatzen ari den Eibarren porrot duina

SD Eibarrek Santiago Bernabeu estadioan jokatu du gaur historian lehen aldiz, hasieratik nagusi izan den Real Madrid-en aurka.

Lehen zatia espero bezala hasi da, Ancelottiren mutilak zelaiaz nagusitu dira, betiko hamaikakoarekin jokatzen ari ziren armaginak erasoari eusten saiatu diren bitartean. Xabi Iruretagoienak Sergio Ramos-en aukera on bat gelditu ostean, 21. minutuan, Cristiano Ronaldok falta arriskutsu bat gol bilakatu du. 10 minutu geroago, 31.ean, Chicharitok partiduko bigarrena egin du, Iruretak gelditu ezin izan duen jaurtiketa bortitz baten bitartez. Hala ere, armaginak ez dira uzkurtu, eta 37. minutuan, Chicharitok egindako falta baten ondotik, Borjarengandik Javi Lararen hanketara pasa den baloia ezin izan zuen gol bilakatu Añibarrok.

Bigarren zatian, Garitanok egindako aldaketen ostean, Eibarrek bere lekua hartu du zelaian baina ez du gola egin ahal izateko aukera handirik sortu. 83. minutuan, Jesék arratsaldeko hirugarrena egin du Madrildarrentzat eta partidua erabakita utzi du.

Arratsalde polita izan dugu, non zalego armaginak, jarraitzaile ugariz osatua, taldea gogotsu animatu duen, 73.000 pertsona jaso dituen Santiago Bernabeu zelaian.

 

Fitxa teknikoa

3 - Real Madrid: Keylor Navas; Arbeloa, Varane, Ramos (Pepe, min, 64), Marcelo (Nacho, min. 64); Illarramendi, Modric (Lucas Silva, min. 60), Isco; Jesé, Chicharito eta Cristiano Ronaldo.

0 - Eibar: Irureta; Lillo, Añibarro, Raúl Navas, Dídac; Dani García (Boateng, min. 76), Borja, Capa, Saúl Berjón (Arruabarrena, min. 46), Javi Lara; eta Manu del Moral (Piovacari, min. 65).

Golak: 1-0, min. 21: Cristiano Ronaldo; 2-0, min. 31: Chicharito; 3-0, min. 83: Jese.
Epailea: Hernández Hernández (Komite Kanariarra). Txartel horiak: Didac (min, 42) eta Boateng (min. 80) eibartarrei.