Charles: Malagan asko gozatu dut eta oso egun berezia izango da
Aurrelari armagina astelehenean azken bi denboraldietan bere etxea izandakora itzuliko da
Charles Dias de Oliveira SD Eibarreko aurrelaria Malagan aritu da azken bi denboraldietan eta beraz, astelehenekoa neurketa berezia izango da. Hala adierazi du jokalariak berak Atxabalpen egindako prentsa agerraldian: "Egun berezia izango da, asko gozatu baitut Malagan".
“Zure taldea izandakoaren aurka jokatzea gauza polita da. Gainera han, La Rosaledan, asko gozatu dudan futbol zelai batean, eta ederra izango da hara itzultzea. Egun berezia izango da, orain gutxira arte nire kideak izandakoak izango ditudalako aurrean, nire zaleak zirenekin", azaldu du.
"Ondo hartuko nautela uste dut. Ez dut ezer txarrik egin, eta bi denboraldietan nahiko ondo egon naizela uste dut".
Eibarko aurredenboraldiari buruz, Charlesek lan ona egin dutela esan du. "Talde garrantzitsu batzuren aurka lehiatuko gara eta uste dut entrenatzaileak eskatu digun maila eman dugula".
“Orain arte lan saioak izan dira, eta benetan balioa duena astelehenean hasten da. Orduan egon behar dugu sasoi onenean, eta ezin da hutsik egin. Taldea ondo dagoela iruditzen zait. Baja batzuk baditugu baina Liga hasiera honi aurre egiteko moduan gara. Garrantzitsuena guk gure mailarik onena eman eta helburua lortzea da, eta hori garaipena edo behintzat porrotik ez jasotzea da".