CD Vitoriak penaltietan egin du aurrera
Bigarren taldeak hutsean amaitu du CD Azuagaren aurkako partidua legezko 120 minutuetan
CD Vitoriak eta CD Azuagak hutsean amaitu dute berriz ere Bigarren B Mailara igotzeko play-offeko itzulerako partidua eta, luzapenaren ostean, bigarren taldeak 4-1 irabazi du penaltietan hurrengo kanporaketara sailkapena lortuz.
Arkaitz Lakanbraren mutilek partiduaren kontrola eduki nahi izan dute hasieran eta sailkapenaren gola bilatu dute, baina CD Azuaga ona izan dute aurrean, ondo defendatu dena eta sailkatzeko aukerak izan dituena.
Vitoriak partiduaren domeinua izan du, baina ia ez du aukerarik izan gola sartzeko. Josue Dorriok arrisku handia eraman du eskuin hegaletik eta bere jaurtiketa atean sartzeko zorian izan da 29. minutuan.
Josueren aukeraren ostean etorri da partiduko jokaldi erabakigarria. Epaileak bigarren txartel horia atera dio Luisitori, beraz, Azuaga jokalari bat gutxiagorekin geratu du aurretik 60 minutu jokatzeko geratzen zirenean.
Jokalari bat gehiagorekin, Vitoriak jokoaren kontrola eduki du eta hainbat aukera izan ditu markagailuan aurrea hartzeko atsedenaldia baino lehen, baina kanpotarren atezaina bikain aritu da eta gasteiztarrek ez dute zorterik eduki ate aurrean.
Atsedenaldiaren ostean, armaginen bigarren taldeak markagailua estreinatu nahi izan du hasieran, baina Azuaga ondo itxi da atzean eta ez da erreza izan aurrera egiteko tokiak bilatzea.
Fran Adevak izan du bigarren zatiko aukera onena, baina atezaina finago ibili da eskuz eskukoan 92. minutuan.
Partidua luzapenera joan behar izan da, bero handiarekin eta denboraldi amaiera nabari den nekearekin, beraz, jokalariak oso nekatuta zeuden. Hala ere, dena eman dute zelaian.
Lakanbraren mutilek aurrea hartu ahal izan dute luzapenean, baina ez dute zorterik izan. Azuagak ere izan ditu bere aukerak, baina nahiz eta Badajozetik etorritako zaletuek asko animatu duten, ezin izan dute Markel Areitioren atea zulatu.
Penaltien ordua heltzear zela, 113. minutuan, Amorrortuk bakar bakarrik errematatu du atezainaren aurrean, baina baloia kanpora joan zaio. 116. minutuan Ortega izan da bere jaurtiketa kanpora bidali duena eta, amaitzeko minutu bakarra falta zenean, Adevak atezainaren gorputzera bidali du baloi takoiarekin. Dena penaltietan erabakiko zen.
Hamaika metroek erabaki dute zein sailkatu den hurrengo kanporaketara eta Vitoria izan da hori. 4-1 irabazi du Ortega, Amorrortu, Azkue eta Ibargoien golekin, eta Markel Areitio zoragarri aritu da bi penalti geldituz.
CD Vitoriak aurrera egiten du horrela 2. B Mailara igotzeko ametsarekin eta astelehenean jakingo du zein izango den bere arerioa hurrengo kanporaketan.