Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Capa: Ez zait gehiegi kostako hegaleko postura moldatzea

SD Eibarren jokalaria den Ander Caparen hitzetan, ez zaio gehiegi kostako eskuin hegaleko postura moldatzea, José Luis Mendilibar entrenatzaileak hor nahi baitu datorren denboraldian.

SD Eibarren webgune ofizialari egindako adierazpenetan, Capak, zeinak zelai erdian jokatu izan duen orain arte, lehen ere hegaletik jokatu izan duela adierazi du. Hala nola, Athletc Cluben harrobian aritu zenean eta baita pasa den denboraldiko norgehiagoka ofizialen batean ere. "Defentsarako herremintak hartu" eta hegaletik jokatzen jarraitzea, "azken finean berdin da zein postutan jokatzen duzun, garrantzitsuena jokatzea da", adierazi du.

Ander Capak (Portugalete, 1992) bosgarren denboraldia du Eibarren eta joan den denboraldian Gaizka Garitanoren eskemaren oinarrietako bat izan zen, 34 norgehiagoka jokatu zituen eta hiru gol sartu.

"Talde berria ari da sortzen orain, lehengo urtean geundenetatik 9 edo 10 besterik ez gara gelditzen", hala ere, "Jokalari berriak ondo ari dira moldatzen", adierazi du.

Portugaletekoaren hitzetan "joan den denboraldiko bigarren zatian hasiberriaren ajeak pairatu genituen, baina orain badakigu non ezin dugun hutsik egin".

Datorren astelehenean BBVA ligako lehen jardunaldian aurkari izango duten Granadari buruz, "joan den urtean bloke ona zeukaten, izen onez osatua, baina taldeek kolektiboki funtzionatzen dute". "Partida on bat jokatzea espero dugu eta hiru puntuak lortu".