Lehen Taldea
Calaverak ez du Eibarren jarraituko
SD Eibarrek Calaverak erakutsitako profesionaltasuna eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.
Jordi Calaverak ez du Eibarren jarraituko, alde biak jokalari kataluniarren kontratua eteteko akordio batera iritsi eta gero.
Calavera 2016ko udan iritsi zen Eibarrera, eta Lugon utzita jokatu zuen 16/17 denboraldia. 17/18 Sportingen aritu zen utzita, eta 18/19 denboraldian Eibarren. Azken denboraldian, aldiz, Gironan aritu da Calavera.
SD Eibarrek Calaverak erakutsitako profesionaltasuna eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.