Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Burgosen aurkako partidarako sarrerak salgai

Eibarreko abonatuek 10 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrera gehigarriak

Eibarrek gaur jarri ditu salgai otsailaren 27an Ipuruan (14:00etan) Burgos CFren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak.
Sarreren prezioa 18 eta 25 euro bitartekoa da (10 euro 13 urtetik beherakoentzat) eta Eibarreko abonatuek 10 euroko sarrera gehigarriak erosi ahal izango dituzte.
Gainera, 40 euroan sarreren packak erosteko aukera dago Ipuruako hurrengo hiru partidetara joateko: Burgos, Amorebieta eta Lugo.
Bestalde, Eibarrek Burgosi 308 sarrera bidali dizkio. Internet bidez sarrerak erosteko aukera dago, gehienez bi pertsona bakoitzeko.