Skip to main content
EU
Kluba

Bulegoen abenduko ordutegia

Bulegoak itxita egongo dira hilaren 7an eta 8an (astelehen eta asteartez) abenduko zubia dela eta.

Ipurua kalearen 2. zenbakian, Tribuna Nagusiaren beheko solairuan dauden SD Eibarren bulegoak itxita egongo dira abenduaren 7an eta 8an, Sorkunde Garbiaren ospakizunaren zubia dela-eta. Era berean, jakinarazten diegu bulegoetara joateko interesa duten akziodunei, bazkideei eta zaleei bulegoak itxita egongo direla abenduaren 24, 25 eta 31n, baita urtarrilaren 1ean ere. Gainerako egunetan, jendaurreko ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da.