Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Borja: Bartzelona beste maila batean dagoen aurkaria da baina zerbait lortzen saiatuko gara

SD Eibarren aurrelaria den Borja Bastónen hitzetan, taldeko goleatzaile nagusia (bost golekin), FC Barcelona "beste maila batean dagoen aurkaria da" baina borrokatzeko asmoa dugu, zerbait ona lortzen saiatuko gara".

Gaur Atxabalpen izan den lan saioaren ondoren egindako adierazpenetan, "izugarria litzateke Camp Noun gola" sartzea", "Ilusio handiz goaz. Mundu guztiak nahi du halako zelai batean partida on bat egin".

Futbolari madrildarraren hitzetan, "oso pozik" dago Eibarren. "Aklimatazioa oso ona izan zen, taldekideak oso ongi portatu dira nirekin eta hiria gurekin dago". "Taldearekin oso pozik nago, eta gol asko sartzen ari zait laguntzen gainera. Pena da, Las Palmasen aurkakoan izan ezik, ez direla hiru puntuak lortzeko balio izaten ari. Gehiago sartzea espero dut, eta irabazteko balio izatea".

Aurtengo denboraldian duen helburua "Eibarrekin lehen mailan mantentzea da", eta etorkizunean "Lehen Mailan jokatzen jarraitzea".

"Atlético Madrilekin 17 urterekin debuta egin nuen egunean lesioa izan nuen, baina orain oso ongi nago. Urtero ikasi dut zer edo zer, eta heldutasun handiagoa dudan honetan Lehen Mailan jokatzeko aukerari probetxua atera nahi diot".

Sergi Enrich taldekidearekin duen lehiari buruz galdetuta, "ondo ulertzen dugu elkar, ez gara antzekoak, biok dohain ezberdinak ditugu. Hasiera batean Sergi aukeratu zuen misterrak, oso lan ona egin zuen, eta hala jarraituko du. Lanean jarraituko dugu, onuraduna taldea izango da eta".