Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

"Biharkoa oso partida garrantzitsua da baina lasai gaude"

Emozioak eta presioa kontrolatzen jakitea, Yerai Martinen arabera, ez da arazoa entrenatzailea armaginarentzat ezta ere biharko Betisen aurkako partidan

Bihar Betisen aurka jokatuko den partidaren atariko prentsaurrekoan, Yerai Martinek onartu du biharko partida ez dela edozein partida, baina beste guztiek bezain besteko garrantzia duela ere uste du entrenatzileak: "Sailkapenak esaten du partida hau garrantzitsua dela. Sailkapenean goran dauden taldeen aurkako partidak izan ditugu azken asteotan eta biharko partida testuinguru desberdinean jokatuko dugu baina besteek bezain garrantzi handia du".

Horregatik, bai presioa eta baita emozioak ere gestionatzen jakitea ezinbestekoa izango da taldearentzat biharkoan: "Aurreko denboralditik daramagu honetan lanean, aste osoan egin dugu lan honetan". "Lau puntu ateratzen dizkiegu eta biharkoan emaitza positiboa egiten badugu oso garrantzitsua izango da eta aurrerapausoa", gaineratu du.

Lehen itzulian, emaitza txarren ondoren Betisen aurka partida ona eta emaitza ona egitea lortu zuen Eibarrek. "Beraiek guk baina behar handiagoa dutela egia da, 4 puntuko diferentziaz gain sailkapenean eta jaitsiera postuetan daude". Partida luzeetan eta emaitza motzekoetan eroso sentitzen direla ere adierazi du entrenatzaileak eta Betisen beharrarekin jokatuko duela biharkoan. 

 

PRENTSAURREKOA OSORIK