Ate irekien astea Ipuruako SD Eibar Museoan
Ekimen hau Museoen Nazioarteko Egunarekin bat dator
SD Eibarrek Ipuruan duen Museoak ate irekien astea izango du igandetik aurrera, bihar Museoen Nazioarteko Eguna dela eta.
Igandean, FC Cartagenaren aurkako partidaren atarian, doako bisitak hasiko dira, 12:00etatik 14:00etara.
Gainerako egunetan, Eibarko Museoa irekita egongo da eta sarrera doakoa izango da astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara.
Bilduma iraunkorraz gain, CD Vitoriak gizonezkoetan eta Eibar B-k emakumezkoetan eskuratu berri dituzten Hirugarren RFEFko txapeldunen kopak gehitu dira.
Hain zuzen ere, bi taldeetako plantillek Museoa bisitatzeko aukera izan zuten joan den ostegunean.
Ostegun honetarako, hilak 23, Eibarreko jokalari ohien bisita gidatua dago programatuta.
Aste honetan ateak zabalik izateaz gain, Museoa aldez aurretik erreserba eginez bisitatu daiteke esteka honetan.