Skip to main content
EU
Kluba

Astelehenean jarriko dira salgai Valencia CF - SD Eibar partidurako 100 sarrera

10 euroko kostua dute sarrerek

SD Eibarrek otsailaren 4ean 20:45etan Mestallan jokatuko den Valencia CF - SD Eibar partidurako 100 sarrera jarriko ditu salgai astelehenean Ipuruako bulegoetan.

Sarrerak eskuratzeko orduan ohikoa denez, eta segurtasun neurriek eskatzen dutenez, izena, abizena eta NAN zenbakia eskatuko zaie bertara joan nahi dutenei.

Sarrerak Ipuruako bulegoen ordutegian eskuratu daitezke: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.