Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Asier Riesgok SD Eibarrekin kontratua luzatu du 2019ra arte

Alde biak akordio batera iritsi dira negoziaketa azkar baten ostean

SD Eibar eta Asier Riesgo atezaina alde biak batzen dituen kontratua 2016ra arte luzatzeko akordio batera iritsi dira.

Riesgo denboraldi bateko kontratuarekin iritsi zen Eibarrera 2015ean, iazko denboraldian kontratua 2018 urtera arte luzatu zuelarik.

Orain, negoziaketa azkar baten ostean, kontratua urtebete gehiagoz luzatzeko akordioa lortu da, 2019ko ekainera arte.

SD Eibarreko webguneari egindako adierazpenetan, Debako atezainak berritzeagatik duen poza erakutsi du. “Eibarrera etorri naizenetik gauzak oso ondo joan dira, Klubarekiko eskerdun sentitzen naiz eta ezin dut ezer gehiago eskatu. Kontratua urtebetez luzatzea eskaini didate eta oso pozik nago”.

“Dudan guztia ematen saiatu naiz. Urtebeterako sinatuz etorri nintzen, dena ondo joan zen, berritzea eskaini zidaten eta orain berriz urtebete gehiagorako. Nire karrera hemen amaitu ahal izango banu, gauzak oso ondo irten direnaren seinale! Zoragarria izango litzateke, pozik egongo nintzateke hemen amaituko banu, baina bi urte dauzkagu aurretik eta oraindik goiz da ezer esateko”.

“Bloke bat osatzeko gauzak oso ondo egiten ari da Kluba. Ezin dugu oso epe luzera begiratu, baina Kluba kontratu luzeagoak sinatzeko apustua egiten dabil, eta astero irabaztea eta helburuak lortzeko gogor lan egitea tokatzen zaigu”, adierazi du Asier Riesgok.