Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Armaginek ligari hasiera emango diote larunbatean Unben

Eibarreko abonatuek doan ikusi ahal izango dute eta publiko orokorrak 10 eurotan (helduak) eta 5 eurotan (12 urtetik beherakoak)

Eibarreko abonatuek doan ikusi ahal izango dute emakumezkoen lehen taldearen ligako lehen partida. Yerai Martinek zuzentzen duen taldeak Ginelux Juan Grande izango du aurkari larunbatean, 12: 45ean, Unben, denboraldiko lehen partidan.

Abonatu armaginek emakumezkoen taldeen partidez ere gozatu ahal izango dute, eta horretarako ezinbestekoa izango da estadiora sartzeko abonatu-txartela erakustea.

Halaber, publiko orokorrak 10 eurotan (helduak) eta 5 eurotan (12 urtetik beherakoak) erosi ahal izango ditu sarrerak Unben. Estadiorako sarrera, bai abonatuentzat bai publiko orokorrarentzat, Unbeko goiko atetik egingo da.