Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Armaginek 0-3 galdu dute FC Batzelonaren aurka, partida oso on bat jokatu duten arren

Armaginek defentsa lan bikaina egin dute partida guztian zehar

Emakumezkoen lehen taldeak 0-3 galdu du FC Bartzelonaren aurka Ligako bederatzigarren jardunaldian. Puntuatzea lortu ez duten arren, Ana Junyenten neskek partida bikaina jokatu dute eta bigarren zatian atea hutsean mantentzea lortu dute.

Armaginek defentsa lan bikaina egin dute partida guztian eta kontraerasoan min egiten ahalegindu dira. Horrela, lehen minutu oso onak jokatu dituzte armaginek, baina partidako 20. minutuan FC Bartzelona markagailuan aurreratu da, Crnogorcevicek sartutako gol baten bitartez. Minutu gutxira, Oshoalak 0-2koa egin zuen Barçarentzat.

Partidako hirugarren gola lehen zatia amaitu baino minutu batzuk lehenago iritsi da. Jenni Hermosok 0-3koa sartu du. Bigarren zatian, armaginek defentsan lan bikaina egin dute, eta ez dute goik jaso bigarren zatian. 

Gainera, Rachealek debuta egin du taldearekin.