Skip to main content
EU

Arene Altonagak SD Eibarrekin berritu du kontratua denboraldi bat gehiagorako

Kapitainak, 5 denboraldi eta 100 partida baina gehiagorekin, 2025ko ekainera arte luzatu du kontratua

Arene Altonaga eta SD Eibar akordio batera iritsi dira, kapitainaren kontratua denboraldi bat gehiago luzatzeko. Honela, Arenek bere seigarren denboraldia jokatuko du talde armaginean, zeinetan dagoeneko 100 partida baina gehiago jokatu dituen 8000 minutu baino gehiagorekin.

Sondikarra 2019an etorri zen Zaragoza CFFtik eta talde armaginaren denboraldi hartako igoeraren partaide izan zen. Orduztik, funtsezko jokalarian bilakatu da talde armaginean. 

Denboraldi honetan, taldeak F Ligan jokatu dituen 29 partidetatik 28etan jokatu du, 2000 minutu baina gehiagorekin. Erdilariak hiru asistentzia ere ditu denboraldi honetako estadistiketan.

Arene Altonagaren berriketa bere beste bost taldekideenetara gehitzen da: Ane Campos, María Miralles, Esperanza Pizarro, Laura Camino eta Yerai Martin entrenatzailea. Talde eta jokalarien partetik proiektu honekin jarraitzeko apostu garbia, eta denboraldia modu borobilean ixten ari direnak.