Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Arbilla: “Ez dut zalantzarik taldeak bere bertsiorik onena emango duela”

Atzelari armaginaren esanetan, “azken bi partidetako intentsitate maila bera eman behar dugu berriro ere”

Anaitz Arbillak esan du ez duela zalantzarik “taldeak bere bertsiorik onena emango duela” Alcorconen igandeko partida erabakigarrian.
Gaur Ipuruan egindako entrenamenduaren ostean emandako prentsaurreko batean, Eibarreko kapitainak azpimarratu du “azken bi partidetako intentsitate maila bera eman behar dugula berriro, bereziki joan den larunbatean Teneriferen aurka jokatutakoa, Ipurua monumental bat ikusi baikenuen”.