Skip to main content
EU

Andrea Álvarez, Noko, Malado eta Kenni beren herrialdeetako selekzioekin joango dira

Amerikarrek 20 Estatu Batuetan jokatuko den Urrezko Koparako eta afrikarrak Afrikako Nazioen Koparako klasifikatzen saiatuko dira

Datorren astean ez da F Ligako partidarik izango, selekzioen konpromisoak direla eta. Hala ere, SD Eibarreko lehen emakume-taldeko lau jokalari beren herrialdeetara joango dira hainbat lehiaketatako partidak jokatzera.

Andrea Álvarez Guatemalara joango da Mikrozikloa jokatzera. Mikrozikloarekin Estatu Batuetan datorren urtean jokatuko den Urrezko Koparako sailkatu nahi dute. Asteazkenean, hilak 29, Jamaikaren aurka jokatuko dute Kingstonen, eta, abenduaren 3an, itzulerako partida jokatuko dute Guatemalan.

Noko Matlou hegoafrikarra Boli Kostara joango da bere selekzioarekin, 2024 Afrikako Nazioen Kopako azken faserako sailkapen-partida jokatzera, Burkina Fasoren aurka, azaroaren 30ean. Ondoren, Hego Afrikara itzuliko dira, Pretorian etxeko partida jokatzera.

Hapsatou Maladok Senegalekin lehiatuko 2024 Afrikako Nazioen Kopako sailkapenaren Egiptoren aurkako partida. Senegalgo konbinatuaren leihak azaroaren 30ean eta abenduaren 5ean izango dira.

Kennik Andrea Álvarezek jokatuko duen sailkapen berdinerako bidaiatuko du, bere kasuan Bermudako selekzioarekin. Saint Vincent eta Grenadinetako selekzioaren aurka jokatuko dute lehen partida abenduaren 1ean eta ondoren Dominikar Errepublikaren aurka abenduaren 2a eta 6a bitartean.