Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ana Junyent: "Partidaren bila joango gara eta Eibarrera zerbait ekartzen saiatuko gara"

Entrentzaile armaginak zera azpimarratu du "Taldea oso ondo ari da lehiatzen eta dinamika ona dela uste dut"

Ana Junyentek agerraldia egin du Real Madrilen aurkako neurketaren atarian (igandea, 12:00). Entrenatzailearen hitzetan, "Partidaren bila joango gara eta Eibarrera zerbait ekartzen saiatuko gara".

Taldearen egoera animikoa

"Taldea oso ondo ari da lehiatzen eta mundu guztia oso maila altuan ari da". "Joan den astean taldeak oso maila altuan erantzun zuela uste dut eta dinamika ona da".

"Aste honetan denbora gehiago izan dugu partida lasai prestatzeko".

Real Madrilen aurkako erronka

"Gainontzeko partidak prestatzen ditugun moduan prestatu dugu, nola jokatzen duten ikusita eta min nondik egin diezaiokegun ikusita".

"Badakigu zein unean datorren. Gu partidaren bila joango gara eta Eibarrera zerbait ekartzen saiatuko gara, nahiz eta badakigun aurkari zaila dela".

Aurkaria

"Real Madril sailkapeneko goiko postuetan egoteko faboritoetako bat da. Jokalari zoragarriak ditu eta orain une txarra pasatzen ari den arren, oso zaila da haien aurka irabaztea".

"Aste barruan jokatu badute ere, soberan dituzte jokalariak eta maila altukoak denak".

Taldearen egoera

"Joan den astean genituen jokalari berdinak ditugu erbailgarri. Hemezortzi izango gara, hiru atezainak eramango ditu, baina ez dago berritasunik min hartuta daudenei dagokionez".

Atezainak

"Gure hiru atezainak oso onak direla uste dut, hiruak ezberdinak dira eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu". Ohikoa ez den arren, jokalariekin egiten dugun bezala, taldeari gehien interesatzen zaionaren arabera, batek edo besteak jokatzen du".

"Hirurak oso ondo ari dira lanean eta bakoitza oso indartsua da arlo ezberdinetan, eta hori aprobetxatzen dugu". "Faktore asko daude, eta guk denak baloratzen ditugu, eta orduan erabakitzen dugu zein den une horretan gehien interesatzen zaigun atezaina".

Lesioak 

"ADTek hilabete darama gurekin, bere onera etortzen ari da eta ezarritako epeen barruan dago".

"Bilakaera ere jokalarien sentsazioen arabera markatzen ari gara, baina progresioa ona da, eta laster deialdian ikusteko aukera izango dugula uste dut":

"Rachaelen kasuan gaia burokratikoa da. Haka ere, epe laburrean gurekin egongo dela uste dugu".