Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Alvaro Carrillo, Eibarreko seigarren errefortzua

Murtziako erdikoak 2026ko ekainera arte sinatu du Real Madrid Castilla taldetik

Alvaro Carrillo atzelariak bi denboraldirako sinatu du SD Eibarrekin. Jokalari gaztea, 22 urtekoa, Real Madrid Castilla Club de Fútbol taldetik dator, 1. RFEF taldetik, eta armaginen taldera heldu da bederatzi urtez Real Madrilen beheko mailetan egon ondoren.
Carrillo kadete zela sartu zen Real Madrilen harrobian eta 18 urterekin Jubenil taldean debutatu zuen. Gainera, taldearekin Youth League (UEFA gazteen liga) irabazi zuen talde zuriko A Jubenilean lehiatzen ari zenean.
Alvaro Carrillok erdiko atzelari postuan jokatzen du, nahiz eta batzuetan hegaleko gisa ere jokatu duen. Aurreko denboraldian, Carrillok debuta egin zuen Real Madrileko lehen taldearekin Arandinaren aurkako Kopan, eta Ancelottik behin baino gehiagotan deitu zuen Real Madrileko lehen taldearekin.
Ongi etorri, Alvaro!