Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Alena Pěčková, emakumezkoen lehen taldeko bosgarren fitxaketa

Txekiar Errepublikatik datorren hegalariak bi denboraldirako sinatu du Eibarrekin

Alena Pěčková, 23 urteko jokalaria, emakumezkoen lehen taldeko bosgarren fitxaketa da hurrengo bi denboraldietarako.

FC Slovácko taldetik datorren alboko jokalaria Txekiar Errepublikako selekzio absolutuarekin jokatzen du ere, eta Eurokoparako sailkapeneko partidak jokatzetik etorri berri da Eibarrera. 

Alenak ahalmen fisiko handia du eta erasoan kalitatea du. Alboko lanetan arituko da Yerai Martinen jokoaren barruan. Gainera, baloia ondo menderatzen du eta oso zaila da defentsiboki jokalari hau gainditzea.

Egun hauetan egiten ari diren froga medikoak gainditu eta gero, astelehenean bere taldekideekin hasiko da entrenatzen, Txekiar Errepublikako selekzio absolutuarekin Danimarka eta Espainiaren aurkako Eurokoparako sailkapen partidak jokatu eta gero.

Ongi etorri, Alena!