Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Geraldyne Saavedrak ez du Eibarren jarraituko

Geraldyne Saavedrak ez du SD Eibarren jarraituko, klubak eta jokalariak kontratua eteteko akordioa lortu ostean. Kolombiako atzelaria duela denboraldi bat iritsi zen talde armaginera, Sporting de Gijonetik. SD Eibarreko kamisetarekin 16 partida jokatu ditu.

Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Geraldyne Saavedrari bere profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik handiena opa dio etorkizunerako.