Skip to main content
EU

Jone Ibáñezek ez du Eibarren jarraituko

Talde armagina eta Galdakaoko erdilaria akordio batera iritsi dira

Jone Ibáñezek ez du jarraituko SD Eibarren, klubak eta jokalariak kontratua desegiteko akordio batera iritsi ondoren. Galdakaokoa izan zen aurreko denboraldiaren hasieran talde armaginaren lehen fitxajea, Athletic Cluben hainbat urte eta Deportivo Abancan ere beste urte bat egon eta gero.

Eibarren 28 partida jokatu ditu, horietako 13 titular gisa. Bi gol ere sartu zituen aurreko denboraldian eta Eibar goreneko kategoriara igo zuen taldearen partaide izan da.

Eibarrek bere profesionaltasuna eta dedikazioa eskertzen dizkio eta etorkizunerako zorte handiena opa dio.