Skip to main content
EU
Kluba

Rayo eta Getaferen aurkako partidetarako sarrerak salgai

Gaur, ostirala, Ipuruako bulegoetan zein klubaren web orrian salgai jarri dira Rayo Vallecano (azaroak 1, 12:00tan) zein Getaferen (azaroak 7, 20:30tan) aurkako partidetarako sarrerak.

Rayoren aurkako partidarako sarrerek 30 euro (Ipar eta Hego tribunak) eta 20 euroko prezioa (Ekialde eta Mendebaldeko tribunak) izango dute.

Partida honetarako, 12 urte arteko umeen sarrerek 10 euroko prezioa izango dute tribuna guztietan, partida jokatuko den ordua dela medio, eta familien etorrera bultzatzeko asmoz. Sarrera hauek Ipuruako bulegoetan soilik erosi ahal izango dira. Zalantzarik izanez gero, telefono edo email bidez hitz egin daiteke klubarekin.

Getaferen aurkako sarrerek 20 euroko prezio bakarra izango dute tribuna guztietan.