Skip to main content
EU
Kluba

Salgai Real Madrid-Eibar partidurako sarrerak

Sd Eibarrek gaur jarri ditu salgai Real Madrid-ek luzatutako sarrerak, madrildarren eta armaginen arteko partidua apirilaren 11an izango da, larunbatez, Santiago Bernabeu estadioan.

Real Madrid-ek 951 sarrera bidali dizkigu, Cuarto Anfiteatro Fondo Norte zonaldeari dagozkionak, eta 30 euroko prezioa izango dute.

Ipuruako bulegoetan egongo dira salgai (astelehenetik ostiralera, 10:00tik 13:00ra eta 16:00tik 20:00ra) eta baita Viajes Premier-en bulegoan ere, SD Eibarren agentzia ofiziala dena.