Lehen Taldea
Eskuragarri abenduaren 2an FC Cartagenaren aurka jokatuko den partidarako sarrerak
SD Eibarrek 10 euroko sarreren promozio bat jarri du abian Black Friday-a dela eta
Eibarrek salgai jarri ditu FC Cartagenaren aurkako partidarako sarrerak. Norgehiagoka Ipuruan jokatuko da datorren astelehenean, abenduaren 2an, 20:30ean.
Black Friday dela eta, armagintzak promozio bat jarri du martxan eta sarrerak 10 eurotan eskuratu ahal izango dira, bai online bai Orsaixan bertan. Gainera, VIP sarreren erosketan ere deskontuak eskainiko ditu klubak. Prezioen laburpena:
- Erdialdea: 10€
- A Zonak: 10€
- B Zonak: 10€
- Fondoak: 10€
- Haurrak: 5€
- VIP printzipala: 50€
- VIP Norte: 35€
Halaber, eserlekua uzteko aukera dago, ohiko baldintzetan, partidara joango ez diren abonatuek. FC Cartagenaren aurkako partidarako haurren txartelarekin sartu ahal izango da.