Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

100 abonatuk armaginen lehen derbia ikusteko aukera izango dute Unben

Athletic Cluben aurkako neurketa larunbatean jokatuko da 11:00tan Unben

Emakumezkoen lehen taldeak Athletic Club jasoko du larunbatean Unbe. Armaginek Ligako bere lehen derbia jokatuko dute talde bizkaitarraren aurka, larunbatean 11:00tan. Neurketa edukiera mugatuarekin jokatuko da, Covid murrizketak direla eta.

Neurketa honetarako, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak jarraituz, 100 sarrera egongo dira abonatuentzat. Sarrera hauek doakoak izango dira.

Larunbatean Unbera joan nahi duten abonatuek Orsaixan dendara gerturatu behar dira, bihartik aurrera (irailak 22) . Sarrerak jasotzeko ordutegia 9:30tatik 13:30 eta 15:00etatik 19:00etara izango da, eta ostiralean 9:30tatik 13:30tara. Sarrerak jasotzeko, abonatu txartela aurkeztu behar da eta abonatu bakoitzak sarrera bat jasotzeko aukera izango du.

Lehen gerturatzen diren 100 abonatuek sarrera hauek jasotzeko aukera izango dute.