Skip to main content
EU
Fundazioa

Zabalik da Robotika Kurtsoko bigarren hiruhileko izen-ematea

Eskolak 7 eta 7 urteko adin tarteko eibartarrei zuzenduta daude

SD Eibar Fundazioak antolatzen duen robotika eskolako bigarren hiruhileko izen-ematea zabalik da aste honetatik datorren urtarrilaren 2ra arte. Eskola Ipuruako Formakuntza Gunean izango da eta 7 eta 17 urteko adin tarteko gaztetxoiei zuzenduta dago.

Hiruhileko honetako gaia Joku Robotikoak izango da. Kurtso honetan LEGO MINDSTORMS EV3-rekin lan egingo da eta futbol jokoak sortzeko proiektuak garatu ahal izango dira.

Txikienek LEGO TECHNIC-ekin eta urrutiko aginteekin lan egingo dute. Horrez gain, SPHERO MINI aplikazioekin erronka ezberdinak egingo dituzte eta OZOBOT tresnarekin programazioa landuko dute. Bestalde, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleek MINECRAFT proiektuarekin ibili ahal izango dira.

Bigarren hiruhileko honetako eskolak datorren urtarrilaren 7an hasiko dira eta apirilaren 2ra arte iraungo dute. Formazioaren prezioa 85 euroko da. Interesa duten ikasle guztiek webean dagoen inprimakia bete beharko dute izena emateko