Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Yoel: Daukan jokalariekin, Celtak edozein momentutan egin diezazuke min

Vigoko atezainaren adierazpenak Eibarren gaurko entrenamenduaren ostean

Yoel Rodriguez SD Eibarreko atezainak adierazpenak egin ditu gaur Atxabalpen egindako lan-saioaren ostean eta, bere arabera, “daukan jokalariekin, Celtak edozein momentutan egin diezazuke min”.

RC Celta de Vigo izango da Eibarren hurrengo etsaia Santander Ligan larunbatean 18:30etan Ipuruan jokatuko den partiduan.

“Urteak daramatzate Ligan eginkizun ona egiten. Sinestezina da egiten duten futbola, atsegina da eurak jokatzen ikustea. Oso zaila da euren aurka jokatzea. Espero dugu gauzak guk dakizkigun bezala irtetzea eta ez eurek nahi duten moduan”.

“Gure joko-estiloarekin jokatu behar dugu. Gure zelaian oso zaila da gure aurka jokatzea eta espero dugu gauzak egiten uztea eta hiru puntuak hemen geratzea”.

Ipuruan jarraian jokatuko dituen bi partiduen gainean (larunbatean Celtaren aurka eta ostiralean, azaroaren 25ean, Real Betisen aurka), “etxean ezin dugu puntu bat ere barkatu. Sei puntu lortzen baditugu, interesgarria izango da”, azpimarratu du.

Vigon jaioa eta Celtako jokalari ohiak (2009 eta 2012artean eta 2013-2014ean jokatu zuen talde galiziarrean) Yoelek, “lagun handiak ditut han”, adierazi du. ”Beti izaten da partidu interesgarria taldekide ohi eta lagunen aurka jokatzea tokatzen zaizunean”.

Zigortuta dagoenez Ipuruako partidua galduko duen Yago Aspasi buruz zera esan du: “mutil berezia da, dena alde duenean geldiezina da abiadura handia duelako eta ondo desmarkatzen delako. Ezin du hemen jokatu, baina badaki lagun handia daukala hemen eta Vigora joaten naizen bakoitzean berarekin egoten saiatzen naiz”.

Asier Riesgoren ohiko ordezko, Ligan Eibarrekin bi partidutan aritu den Yoel Errege Koparen zain dago jokatu ahal izateko: “Bi aste besterik ez dira geratzen eta espero dugu eginkizun ona egin eta dena ondo irtetzea”.