Skip to main content
EU

Yeray Martin, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria

Azken denboraldi honetan, Gazteen Liga Nazionala zuzentzeaz gain, Antiguoko lehen lau taldeen koordinatzailea izan da

Yeray Martin emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria da. 29 urteko Andoaingo prestatzailea Antiguokotik dator, eta azken denboraldi honetan Gazteen Liga Nazionala zuzentzeaz gain, lehen lau taldeen koordinatzailea ere izan da. Lau denboraldi egin ditu klub donostiarrean, harrobiko talde ezberdinak zuzentzen. Talde donostiarrera joan aurretik, Martinek Euskalduna zuendu zuen eta bere emakumezkoen saileko koordinatzailea ere izan zen. Gipuzkoarrak Usurbilen hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, eta hiru denboraldi egin zituen bertan.


Raul Regal, bere bigarrena

Yeray Martinekin batera, Raul Regal iritsi da Eibarrera bigarren entrenatzaile lanak egiteko. Denboraldi honetan CD Binéfarreko bigarren entrenatzailea izan da Hirugarren RFEFn, eta klub bereko Kadete mailako Ohorezko Mailako entrenatzailea ere izan da. 2015 eta 2021 artean, kadete eta jubeniletako kirol koordinatzaile eta entrenatzaile izan zen Barbastro AD taldean. Aurretik, 2013an, AD Basbastroko Hirugarren Mailako taldeko bigarren entrenatzailea izan zen.