Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Ondo defendatu eta leihatzeko helburuarekin goaz Di Stéfanora"

Emakumezkoen lehen taldeak Real Madriden aurka jokatuko du lehen itzuliko azken partidan

"Real Madrid, niretzat, FC Barcelona eta gero, talderik onena da", adierazi du Yerai Martinek lehen itzulia itxiko duen jardunaldiaren atarian. Eibarrek Madrilera bidaiatuko du larunbatean, igande goizean Real Madriden aurka jokatzeko; izan ere, talde hau sasoi betean dago denboraldi honetan.

"Urtetik urtera hobeto dago, zenbaki oso onak egiten ari da, garaipenak baino ez ditu lortu, Bartzelonaren aurka eta Atletico de Madriden aurka izan ezik", azaldu du. Horri aurre egiteko, "lehiatu eta ondo defendatu beharko dugu, azken partidako akatsak ez egin", adierazi du entrenatzaileak, "oso zaila" izango baita "emaitza on bat ateratzea edo puntuak lortzea", ahalik eta ondoen egiteko.

Sevilla FCren aurkako partidaren ostean, "autokritika egitea" egokitu zen. "Eurak ondo aritu ziren, baina ez zen 0-3 galtzeko partida bat", azaldu du, partidaren ondorengo adierazpenetan esan zuen bezala. "Erregistro oso altuetan egon behar dugu emaitza onak ateratzeko, eta ez genuen egin", horregatik, asteburu honetan sentsazioak hobetu eta bigarren itzulia Ipuruan, energia positiboz beteta, hasteko aukera izango dute.