Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Munduko hoberenen aurka jokatzeari balioa eman behar diogu"

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak "ilusio eta gogoz" hartzen du FC Barcelonaren aurkako partida

Eibarrek zazpi jardunaldiko maratoiari bere zaletuen aurrean puntuatuz amaiera eman zion duela bi aste. Aurreko astean FIFAko paroiera puntuak gehitzeko helburuari eutsi ahal izan zion Deportivo de La Coruñaren aurkako berdinketari esker, eta orain, pilak kargatuta dator berriro ere beste hainbeste partida jokatzeko: horren lehena FC Barcelonaren aurka haien etxean, larunbat honetan. Handik egun gutxira, Erreginaren Koparen kanporaketa jokatu beharko du talde armaginak.

Baina nola egiten zaio aurre munduko talde onenari? Entrenatzaileak azaldu duenez, nahiz eta partida zailenaren aurrean egon, "zaila da emaitza positiboa ateratzea, baina partida serioa egin beharko dugu eta Johan Cruyffertik sentsazio onekin ateratzea da gure helburua". 

Yerai Martinek balioa eman nahi izan dio ere FC Barcelona bezalako aurkarien aurka jokatzeko aukerari. "Ez diogu normaltasuna eman behar gauden toki honi eta dauzkagun aukerei, baizik eta gogoratu nundik gatozen, nondik datorren gutako bakoitza, eta balioan jarri asteburu honetan jokatuko dugun partida hauei, Johan Cruyffen bizi den giroari eta partidaz gozatzeko aukerari."

Aurkaria ezin da egoera hobeagoan etorri: "Haiek festa biziko dute larunbatean, aurreko egunean izendatu baitzituzten munduko talde onena eta Aitana Bonmatiren Urrezko baloia, baina baita ere gainontzeko jokalariek osatutako podioa; beraz, espero dugu gu ez izatea ospatzeko beste arrazoi bat eta horretarako gauzak ahalik eta zailen jarri beharko dizkiegu eta partida serioa egin", azpimarratu du entrenatzaileak.

 

PRENTSAURREKOA OSORIK