Yerai Martin: "Taldea sasoian dago Ipuruan garaipenaren bila jokatzeko igandean"
Emakumezkoen lehen taldeak beste aurkari zuzen baten aurka izango du partida asteburu honetan, Levante Badalona, igandean 18:00etan
Emakumezkoen lehen taldea sasoi eta animo egoera onean dago, joan den asteburuan Deportivoren aurka hain garrantzitsua den garaipena lortu ostean. Yerai Martin entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, "denboraldi honetan aurkari zuzen bati irabaztea oso garrantzitsua izan daiteke mailari eusteko helburuari begira, eta, ondorioz, martxoa "hilabete garrantzitsua izango da, baina ez erabakigarria".
Oraindik hilabete eta erdi geratuko da jokoan apirileko lehen asteburuko geldialdiaren ostean, baina martxoan emakumezkoen lehen taldeak hilabete exigentea izaten ari du eta, bost partida jokatzeaz gain, horietako lau aurkari zuzenen edo taularen beheko partekoen aurka jokatuko dituzte. Une honetan, gainera, jaitsiera postuetatik urrun dago Eibar, gora egiten ari baita eta emaitzak lortzen ari da.
"Etxetik kanpo puntu asko ateratzen ari garela egia den arren, konfiantza izan behar dugu eta badakigu zer egin behar dugun Ipuruan garaipena lortzeko", adierazi du Yerai Martinek. Nahiz eta Levante Badalona bolada onean ez egon, aurkari zuzenen aurkako partidak ere izan dira zailak Ipuruan denboraldi honetan Eibarrentzat.
"Igandeko partida liga osoa izaten ari den bezalakoa izango da: berdindua eta lehiatua, detaileek markatuko dutena, joan den asteburuko partidan bezala, non geldikako jokaldi bati esker irabazi genuen", amaitu du.