Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Yerai Martin: "Partida honi lasaitasunez baina erlaxatu gabe egiten diogu aurre"

Emakumezkoen lehen taldeak Sevillara bidaiatuko du asteburu honetan, jaitsiera postuetan sartu berri den Betisen aurka jokatzeko

There are no reactions yet. Be the first!

Azkeneko emaitzak ikusita, Yerai Martin konfidantzaz eta talde lanarekin pozik agertu da prentsaurrekoan gaurko egunean: “Prozesu baten emaitza eta saria lortu genuen aurreko asteburuan. Taldea asko hazi da eta momentu txarrean sendo mantendu gara, lanean jarraitzen dugu eta egunerokotasuna oso ona da, jokalarien harremana oso ona da”. Horren guztiaren emaitza bezala, taldeak egiten ari duen belaunaldi ona da.

Nahiz eta ez den falta asko denboraldi amaierari begira, oraindik asko geratzen da erabakitzeko, eta asteburu honetako aurkaria bisitatzeko taldeak lanaren dinamika horretan jarraitu beharko du puntuak etxera bueltan ekartzeko: “Niri, entrenatzaile gisa, zein irudi ematen dugun garrantzitsua iruditzen zait, eta hori betetzen ari gara, nortasuna erakutsi eta puntuak lortuz”.

“Konsziente ginen hilabete exigente eta garrantzitsua genuela aurretik, nun emaitzek garrantzi handia izango zuten denboraldi amaierari begira”, azaldu du entrenatzaileak. Taldeak etxeko garaipenik gabeko boladari amaiera eman zion aurreko asteburuan Levante Badalonaren aurka, eta orain “animikoki egoera positiboan dago taldea, puntu perfektuan geratzen denari begira, mantentzen eta zaintzen badugu”.

Aurkariari begira, “Betis egoera zailan dago orain, Levante UDk azkeneko jardunaldietan jaitsiera postuetatik irten eta gero”, horrek ziurrena partida leihatua izatea ekarriko du. Eibar, berriz, partidara “lasaitasunez baina erlaxatu gabe” iristen da norgehiagokara, azkeneko jardunaldietan aurkari zuzenenen aurka ikusi den moduan, edozein puntu eta emaitzak aldatu dezakeelako egoera sailkapenean eta denboraldiaren amaierari begira.