Skip to main content
EU

Yerai Martin: "Yerai Martin: "Bihar garaipenaren bila atera behar gara, haiek ere garaipena behar dutela jakinda"

Bihar arratsaldeko partidan armaginak lehenengo aldiz Ipuruan irabaztearen bila aterako dira Sporting de Huelvaren aurka

Sporting Club de Huelva taldearen aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan, Yerai Martin entrenatzaileak azaldu du biharko partidaren garrantzia, eta zer erabakigarria izango litzatekeen garaipena etorkizunari begira: "Motxilatik karga kentzen lagunduko liguke, eta konfiantza ematen gainontzeko denboraldiari begira".

Andaluziarrek puntu bakarra dute eta armaginek lau. Ipuruan garaipena lortzeak, etxean lortzen duten lehena izateaz gain, lanean jarraitzeko indarra eta segurtasuna emago lioke talde armaginari. Sporting de Heulvak "urte asko darama lehen mailan, eta, azken urteotan bertan jarraitzeko borrokan egon dira eta lortu ere, beraz zerbait ondo egiten ari direnaren seinale. Talde sendoa da, baloirik gabe ondo egiten dute. Haien intensitatea berdindu edo hobetu beharko dugu, baloiaren jabetza handitu eta gol aukera gehiago sortu", nabarmendu du aurkariari dagokionez.

Yerai Martinek burua hotz mantentzearen garrantzia ere nabarmendu du: "Sentimenduak eta pentsamenduak kontrolatu behar ditugu, hori kontrolatuta izatea garrantzitsua da partida polita egin eta garaipenera gerturatzeko".

Beste behin ere, eskerrak eman ditu zaletuen babesagatik, eta animatu nahi izan ditu berriro ere biharkoan Ipuruara gerturatzea: "Partida oso polita izango da, bi taldeok irabazteko beharra dugulako. Bihar ziur animatuko gaituztela eta orain arte bezala babestuko gaituztela".

PRENTSAURREKOA OSORIK